XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. IDAZPURUA

MENDIEN ZUZENBIDE ARAUAK

I. ATALBURUA

ARAU OROKORRAK

LEHEN ATALA

MENDIA ZER DEN

4. artikulua.- Mendia

1.- Foru arau honen ondorioetarako, mendia da zuhaitz, sastraka edo belar landareak, beren kasa edo hazitik nahiz aldatuta, hazten diren lur oro, baldin eta nekazal-abel ustialekuren batekoak ez badira edo horrelakoren bati eusteko erabiltzen ez badira eta hirietako espazio edo parkeetan eta jardinetan ez badaude.

2.- Mendikoak dira, baita ere, basoa moztu eta bakandutako terrenoak, mendibideak, zatiketa edo segurtasun zerrendak, basoko soiluneak, larreak eta baso-larreak, egurra biltzen den terrenoak, mendian dauden mindegiak, astialdi eta atsedenerako mendian dauden instalazioak eta aparkalekuak, erreka eta ur-bilduen bazterrak, urtegiak, kanalak, ur-biltokiak, ubideak, lur zingiratsuak eta etzeak.

3.- Orobat, menditzat hartuko dira baztertutako nekazal lurrak, aurreko bi zenbakietan aipatutako ezaugarriak ez eduki arren, basotzeko edo baso bihurtzeko geratzen badira Europako Nekazal Politikaren erreformaren eraginez hartutako neurrien edo indarrean dagoen arautegiaren arabera administrazioak hartutako bestelako ebazpenen ondorioz.

Erabaki horietan ezarritako denborarako hartuko dira lur horiek menditzat, denbora hori ezin izango delarik aldatutako zuhaitz motari edo motei dagokien basoaldia baino laburragoa.

BIGARREN ATALA

MENDIEN SAILKAPENA

5. artikulua.- Titularitatea

1.- Mendiak herri titularitatekoak edo pribatukoak izan daitezke.

2.- Herri titularitateko mendiak, herri jabarikoak edo herri ondareko mendiak izan daitezke.

Titularitate pribatuko mendiak babesgarriak edo partikularrak izan daitezke.

6. artikulua.- Mendiaren titularra

Foru arau honen ondorioetarako, mendiaren titulartzat hartuko da, duen zuzenbide egoeraren arabera, terrenoaren jabea, administratzailea, maizterra, usufruktuduna edo, oro har, xedatzeko eskubideren bat duen edozein.

Zuzenbidezko titulartasun itxuraren baten onuraduna edo edukitza duena ere titularraren egoera juridikoarekin parekatu ahal izango dira espediente administratiboak tramitatzerakoan.

7. artikulua.- Herri jabariko mendiak